![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Journal_Henriette_Dessaulles.jpg/640px-Journal_Henriette_Dessaulles.jpg&w=640&q=50)
Egunkari (testu pertsonala)
dataren arabera antolatutako erregistro idatzia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Egunkaria edo egunerokoa pertsona batek bere bizipenak eta pentsamenduak modu zatikatuan, bereziki egunez egun, idazten duen testuen bilduma da, maiz kaiera batean bilduak. Literatura generoa ere bada, gehienetan autobiografia motakoa. Badira literatura klasiko bilakatu diren egunkariak, hala nola Anne Franken egunkaria, edo egunkari itxura duten eta klasiko bihurtu diren eleberriak, hala nola Leturiaren egunkari ezkutua, Altxor uhartea, Robinson Crusoe...
- Artikulu hau testu pertsonalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Journal_Henriette_Dessaulles.jpg/640px-Journal_Henriette_Dessaulles.jpg)