Eichmann Jerusalemen
Hannah Arendt-en liburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eichmann Jerusalenen: Gaizkiaren hutsalkeriari buruzko txostena (jatorrizko titulua: Eichmann in Jerusalem. A Report on the Banality of Evil) Hannah Arendt filosofoaren liburua da, 1963an argitaratua.
Eichmann Jerusalemen | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Hannah Arendt |
Argitaratze-data | 1963 |
Generoa | saiakera |
Jatorrizko izenburua | Eichmann in Jerusalem eta Eichmann Jerusalemen‎ |
Argitaletxea | Viking Press |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Testuan, autoreak dio Eichmannek karrera hobetzeko desiraz gain, ez zuela antisemitismo edo kalte psikologikoaren arrastorik erakutsi. Haren azpititulu famatuak gaizkiaren hutsalkeria kontzeptua sartu zuen, azken kapituluko azken hitz gisa ere balio duena.
Hein batean, behintzat, esaldia Eichmannek epaiketan izan zuen jarreraz ari da, ez errurik ez gorrotorik erakutsi ez zituelako, esanez berak ez zuela inolako erantzukizunik "bere lana egiten" ari zelako. Hark bere betebeharra bete zuen...; aginduak ez ezik, legeari ere obeditu zion (135. or.).