Elizaren ondare immatrikulazioak (Espainia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizaren ondare immatrikulazioak izan dira Espainiako Eliza katolikoak herri ondarea eta beste ondasun batzuk bereganatzeko egindako kanpaina bat, ondasunak erlijioso izan edo ez, masiboki 1998an abiatua. Immatrikulazio horiek egin ahal izan ziren Jose Maria Aznar Espainiako presidentearen dekretu batek ematen zuen lege zirrikitu bat baliatuz, Francoren diktadurako 1946ko lege batean oinarritua.
Era horretan immatrikulatu diren ondasunak 30.000tik gora izan dira 1998tik, baina askoz gehiago 1946ko legetik. 2021eko otsailaren 15ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak onartu lege batek nahitaezkoa egin zuen ondasun horien zerrenda argitaratzea eta erreklamazioak egin ahal izatea. Elizatik kanpoko sektore batzuek legezkoa ez den herri ondarearen bidegabeko jabetzea salatu dute. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma nabarmendu da Euskal Herrian ikerketa eta protesta ekimenetan.