Erakarle Handia
Grabitate-indar handia eragiten duen galaxiarteko materia-multzoa, Hydra eta Centaurus konstelazioaren norabidean dagoena, eta inguruko galaxiek gorriranzko lerrakuntza berezia izateagatik detektatu dena. Esne Bidearen higiduran ere eragiten du. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erakarle Handia galaxiarteko espazioko ezohikotasun bat da. Virgo superkumuluaren erdian dago eta galaxiak milioika argi-urteko eremu batera erakartzen ditu.
Galaxia guzti hauek gorriranzko lerrakuntza dute, Hubblen legearen arabera, gugandik urrunduko balira bezala, baina gorrirako hurbiltzean duten aldaketak nahikoa dira milaka eta milaka galaxien baliokidea den masa kontzentrazio baten existentzia adierazteko. Izan ere, justu gune hipermasibo horien atzean dauden galaxiek, eurengan eragindako grabitate erakarpenaren ondorioz, urdineranzko lerrakuntza dute.