Globulu gorri
Hemoglobinatik kolore gorria hartzen duen odoleko zelula. Bi aldeetatik ahur den disko gorrixka da, 7 mikroi inguruko diametrokoa. Hemoglobina du bere barnean lipido-mintzez inguraturik. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Globulu gorria, hematiea edo eritrozitoa odol-zelula mota bat da, denetan ugariena, oxigenoa arnas aparatutik organismoko zelula guztietara garraiatzeaz arduratzen dena. Ugaztun gehienenak biribilak, zapalak eta nukleorik gabeak dira. Hegazti, narrasti, anfibio eta arrainenek, berriz, forma eliptikoa dute eta nukleodunak dira. Jan Swammerdam herbeheretarrak deskribatu zituen lehen aldiz, 1658an.
Datu azkarrak Xehetasunak, Honen parte ...
Globulu gorri | |
---|---|
![]() Globulu gorriak. Mikroskopio eskaneatzaile elektroniko baten bidez hartutako argazkia. ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | odola |
Identifikadoreak | |
Latinez | Erythrocytus |
MeSH | A11.443.240 eta A15.145.229.334 A11.118.290, A11.443.240 eta A15.145.229.334 |
TH | H2.00.04.1.01001 |
FMA | 62845 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
Giza-hematien diametroa 7 mikrakoa da, eta lodiera 2 mikrakoa. Kopuru normala 4-6 milioi/mm3 da, baina asko aldatzen da baldintza fisiologikoen eta egoera patologikoen arabera. Gorriak dira barnean duten hemoglobinari esker. Hezur-muin gorrian eratzen dira, eta 120 bat eguneko bizia dute.