Ernest Chausson
musikagile frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Amédée-Ernest Chausson (Paris, 1855eko urtarrilaren 20a - Limay, 1899ko ekainaren 10a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.
Ernest Chausson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1855eko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Limay, 1899ko ekainaren 10a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Ernest Chausson (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: bizikleta istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeanne Chausson (1883ko ekainaren 19a - ezezaguna) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jules Massenet |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Familia burges aberats batean jaio zen, eta hari atsegin emateko zuzenbidea ikasi eta abokatu gisa lan egin zuen. Lanbide horretarako zaletasunik gabe, 24 urterekin Jules Masseneten konposizio klaseetan parte hartu zuen Parisko Kontserbatorioan. Han César Francken lagun egin zen.
1882 eta 1883 bitartean Bayreuthera joan zen Wagnerren operak entzutera. 1886an, hil zenean, Musikako Elkarte Nazionaleko idazkaria izan zen. Etxean musikagile, idazle eta margolari ospetsuak hartzen zituen.
44 urterekin hil zen bizikleta istripu batean.
Bere lana hiru etapatan bana daiteke. Lehenengoak Masseneten eragina du ezaugarri. Bigarrena, dramatikoagoa. Eta hirugarrena, poeta sinbolisten eta errusiar literaturaren irakurketak eraginda. Bere musikak Wagner, Franck, Massenet eta Brahmsen eragina izan zuen. Zelestarako konposatu zuen lehena izan zen.