Erskine Caldwell
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erskine Caldwell (Coweta Country, Georgia, 1903ko abenduaren 17a - Paradise Valley, Arizona, 1987ko apirilaren 11) Estatu Batuetako eleberrigilea izan zen.
Erskine Caldwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Moreland, 1903ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Paradise Valley (Arizona), 1987ko apirilaren 11 (83 urte) |
Hobiratze lekua | Oregon |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margaret Bourke-White (1939 - 1942) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erskine College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, haur literatura idazlea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia League of American Writers (en) |
|
Hainbat lanbidetan jardun ondoren, kazetaritzan hasi zen 1930. urtean. 1932an ospea heldu zitzaion Tobacco road (Tabakoaren bidea) lanarekin, (zinemara John Fordek eramana 1941ean), Estatu Batuetako hegoaldeko estatuetako zuri eta beltz pobreen bizimodua islatzen duen obra. Hegoaldeko nekazarien eta burdingintzako langileen bizimodu gogorra azaldu zuen bere lanetan: God´s little acre (1937, Hilerri txikia), Trouble in July (1940, Borroka uztailean), The last night of summer (1963, Udako azken gaua). 1951. urtean autobiografia argitaratu zuen Call it experience liburuan. Margaret Bourke-White haren emaztea zen argazkilari ospetsuarekin batera You Have Seen Their Faces, Estatu Batuetako ekonomia krisialdian (1929-1936) laborariek bizi izan zuten miseriari buruzko erreportajea egin zuen 1937an. Era berean, American Folkways Estatu Batuetako lurraldeei eta hainbat kulturei buruzko liburu-bilduma prestatu zuen (25 liburu, 1945-1955).