From Wikipedia, the free encyclopedia
Esferoidea biraketa-elipsoide bat da, hau da, elipse bat bere ardatzetako baten inguruan biratzean lortzen den gorputza; beraz, bi ardatzen luzerak berdinak dituen elipsoidea da.
Hitzarmenez, simetria-ardatza b izendatzen da eta z koordenatu kartesiarren ardatzean kokatzen da.
Simetria-ardatzarekiko ardatz perpendikularra a izendatzen da.
a > b bada (simetria-ardatza txikiena da), gainazala esferoide kamutsa da (lurra planetaren antzekoa).
a < b bada (simetria-ardatza handiena da), gainazala esferoide luzanga da (errugbi baloiaren antzekoa).
a = b bada (simetria-ardatza berdina da), gainazala esfera bat da.
Esfera esferoidearen kasu berezia da, non kurba sortzailea ardatz berdineko elipse bat den, hots, zirkunferentzia bat.
Esferoide elipsoidearen kasu berezia da, non hiru ardatz nagusietako bi berdinak diren.
Esferoide kamutsa:
Esferoide luzanga:
a eta b ardatzerdien luzera izanda.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.