From Wikipedia, the free encyclopedia
Esloveniako bandera neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: zuria, urdina eta gorria. Goi-ezkerraldean, errenkada zuri eta urdinaren artean, Esloveniako armarria dauka.
Erabilera | |||||||
Proportzioa | 1:2 | ||||||
Erabakia | 1991 | ||||||
Koloreak |
|
1991ko ekainaren 24an bandera ofiziala deklaratu zen Esloveniako asanbladan, eta lehenengo aldiz Ljubljanan erabili zen, 1991ko ekainaren 26an, Esloveniako independentzia adierazi eta biharamunean.
Armarrian, Triglav mendiaren marrazki bat dago, Esloveniako gailurrik garaiena, zuriz, hondo urdinarekin; azpian, itsaso Adriatikoa eta Esloveniako ibaiak adierazten dituzten bi marra urdin ondulatu daude. Urre-koloreko sei puntako hiru izar ere ikus daitezke, alderantziz jarritako hiruki bat osatuz, XIV. eta XV. mendeetako dinastiako Celje-ko kondeen (Grofje Celjski) armarritik hartuak.
Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.