Mazedoniako abeslari ijitoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Esma Redžepova, mazedonieraz: Есма Реџепова, (1943ko abuztuaren 8a – 2016ko abenduaren 11a)[1] Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea. 500 artelan baino gehiago sortu zituen.[2] Besteak beste, 108 abesti, 20 diska eta 6 film.[3][4]
Esma Redžepova | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Skopje, 1943ko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Bulgariako Erresuma Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala Independent Macedonia Ipar Mazedonia |
Bizilekua | Skopje |
Talde etnikoa | Romani people in North Macedonia (en) |
Lehen hizkuntza | erromaniera |
Heriotza | Skopje, 2016ko abenduaren 10a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Stevo Teodosievski (en) 1997ko apirilaren 9a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | erromaniera mazedoniera serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Disco musika Romani music (en) folk-pop (en) herri-musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Croatia Records |
esma.com.mk | |
1943ko abuztuaren 8an jaio zen Skopje-n, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan (egungo Ipar Mazedonia). Bederatzi urte zituela, bere anaietako batek tokiko ijito musika-erakunde batean aurkeztu zuen, non erritmo konplexuak ikasi zituen. Amak bere musika dohainak bultzatu zituen eta Esma eta bere anaia laster sartu ziren euren eskolako folklore taldean.[5]
1957an, 14 urte zituela, Skopje-ko irratian abestera gonbidatu zuten, berau irabazi eta 9.000 dinar irabazi zituen.[6] Gurasoen baimenarekin, gerora bere senarra izango zen Stevo Teodosievski-ren musika taldearekin egin zuen bira. Senarrarekin batera berrogeita zazpi haur lagundu zituen musikaren munduan eta lan horregatik hainbat sari jaso zituen.[7]
Čaje Šukarije da bere abesti ezagunena 2006ko Borat filmaren soinuaren parte dena, ustez, abestia bere baimenik gabe erabili zuten.[8]
"Alternatiba Demokratikoa" alderdiko kidea izan zen. Alderdia desegin eta gero, "Mazedoniako Batasun Nazionalerako Alderdi Demokratikoa" alderdi kontserbadorera mugitu zen. 2009ko hauteskundeen ostean, Skopjeko Udaleko zinegotzi hautatu zuten.[9]
Vlatko Lozanoski-rekin batera Mazedonia ordezkatu zuenMalmön (Suedia) ospatu zen 2013ko Eurovision Abesti Lehiaketan [10], baina ez zuen lortu finalerako pasea, 16. postuan geratu baitzen.[11][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.