Espainiako Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiar Estatuko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Federazioa (FELGBT, gaztelaniazko izenaren akronimoaz ere ezaguna), Espainiar Estatuko LGBT elkarterik handiena da. 1992an sortu zen eta 2017an herri, probintzia edo lurralde izaera duten 49 elkartek osatzen dute elkartea, Estatuko ia puntu guztietan duelarik presentzia. 2015etik Jesús Generelo da Federazioko lehendakaria.
Espainiako Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Federación Estatal de Lesbianas, Gais, Trans, Bisexuales, Intersexuales y más |
Izen laburra | FELGTBI+ |
Mota | Interes-taldea, gobernuz kanpoko erakundea eta Aterki-erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | International Lesbian, Gay, Bisexual, Trans and Intersex Association (en) eta State HIV and AIDS Coordinator (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Uge Sangil (en) , Jesús Generelo (en) , Boti García Rodrigo (en) , Antonio Poveda (en) , Beatriz Gimeno, Pedro Zerolo (en) eta Armand de Fluvià i Escorsa (en) |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1992 |
webgune ofiziala |
Bere helburuen artean LGBT elkarteen mugimenduaren koordinazioa, legearen aurreko berdintasunaren erreibindikazioa, aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetu soziala, sentsibilizazio eta salaketa kanpañen abiatzea – Harrotasun Egunaren urteroko ospakizuna-, baita kide diren elkarteetako aktibisten formakuntza. FELGBT sexu bereko pertsonen arteko ezkontza aldarrikatzen estatuko lehen elkartea izango da. Bere ekintzak LGBT eskubideak planteamendu integratuezkontza, genero identitate legea) eta identitarioetatik (LGBT harrotasuna, LGBT kultura) erreibindikatzeagatik nabarmentzen dira. Horretarako kanpaina grafikoak, hedabideetan presentzia bultzatuz eta negoziazio politikoa, hitzaldiak eta manifestazioak antolatzen ditu eta LGBT kolektiboari zerbitzuak eskaintzen dizkio bere bazkide diren elkarteen bidez.