Familia-indarkeria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Familia-indarkeria edo etxeko indarkeria[1] tratu txar fisiko, psikiko, sexual edo bestelako tratu iraingarri oro da, pertsona batek bere familiako kide bati edo bizikide duen bati edo gehiagori eragiten diona.[2] Familietan baliabide ekonomikorik ez izateak eta familiakideak zaintzeko baldintza kaltegarriek etxeko indarkeria eragiten dute, bai emakumeentzat, bai adingabeentzat eta bai adinekoentzat.