From Wikipedia, the free encyclopedia
Izen-sintagmak perpausean bete ditzakeen funtzioak adierazten dituzten kasu-atzizkien multzoa da deklinabidea.
Izen-sintagma goragoko egitura baten osagai da: izen-sintagma perpausaren parte da, perpausa izen-sintagma multzo batez eta aditzaz osatua baitago. Izen-sintagma horiek, perpausean betetzen duten funtzioaren arabera, dagokien kasu-marka hartzen dute. Adibidez, Aitak amari bi gona gorri ekarri zizkion azokatik lehengo egunean perpausean, zenbait izen-sintagma daude aditzaren inguruan: Aitak (izen-sintagma), amari (izen-sintagma), bi gona gorri (izen-sintagma), ekarri zizkion (aditza), azokatik (postposizioa) eta lehengo egunean (postposizioa).
Baina izen-sintagma horiek, bakoitzari dagokion zereginaren arabera, marka bereziak daramatzate:
Aita, ama, bi gona gorri eta lehengo eguna izen-sintagmak dira. Hala ere, izen-sintagma horiek zer funtzio betetzen duten, halako marka gramatikala daramate. Marka horietako batzuei kasu-marka deritze; beste batzuei, berriz, postposizio. Izen-sintagma guztiek nahitaezko dute marka hori hartzea, horrek adierazten baitu osagai bakoitzak perpausean betetzen duen zeregina zein den. Beraz:
Marka gramatikal horiek, sintagmari itsatsiak doazen ala aske doazen kontuan harturik, bi multzo nagusitan bana daitezke:
a) Atzizkiak, eta
b) Postposizio askeak.
Atzizkien artean, berriz, hiru multzo bereizten dira:
a) Kasu gramatikalei dagozkien markak (NOR, NORI, NORK eta NOREN).
b) Normalki adizlagun izan ohi diren osagaiak eratzen dituzten markak (NON, NORA, NONDIK, ZER- TAZ, etab.)
c) Postposizio ihartuak (-GATIK, -REKIN, -REN- GAN…). Azken horiek ere adizlagun dira, funtzioari dagokionez.
Deklinabide-tauletako formak atzizkiz osatzen direnak dira: postposizio askeak ez dira deklinabidean sartzen. Nolanahi ere, hori irizpide formal batean oinarritzen da. Horrek ez du kentzen, esaterako, zenbait sintagma kategoria berekotzat eta funtzio berekotzat hartzea. Beraz, morfologia gorabehera, bestelako sailkapen bat ere egin daiteke:
Azken horiek postposizio-sintagmak osatuzen dituzte. Gauzak horrela aurkeztuta, honako bi sintagma hauek gauza bera dira:
Zutaz eta zuri buruz erabat kideko dira: biak adizlagunak dira, funtzioz. Eta -Z atzizkia postposiziotzat —edo atzizki-postposiziotzat— hartuz gero eta BURUZ ere postposizio dela onartuz gero, nahiz eta atzizki ez izan, kidetasun horren berri oso modu errazean eman daiteke: biak postposizio-sintagma dira.
Izen-sintagmek itxura desberdina hartzen dute daramaten markaren arabera. Marka hori atzizkia denean, atzizkiaren eta izen-sintagmaren azken muturraren artean, sarritan, hots-aldaketak gertatzen dira. Horregatik, izen-sintagmak dituen forma desberdin horiek guztiak taula batean eman ohi dira. Taula horri ‘deklinabide-taula’ deritzo. Nolanahi ere, kontuan eduki behar da euskaraz izen-sintagmak deklinatzen direla, ez izenak edo adjektiboak, adibidez. Beste hizkuntzetan hitzak deklinatzen dira (latinez, alemanez edo errusieraz, esaterako). Euskaraz, ez; euskaraz, izen-sintagmak deklinatzen dira. Atzizkia izen-sintagma osoari dagokio, nahiz eta sintagmaren azken osagaiari itsatsi eta hari zenbait forma-aldaketa eragin. Adibidez:
Izen-sintagma hori mugatu singularra da (-a mugatzaileak erakusten digu hori) eta ergatibo kasuan doa (-K da ergatiboaren marka). Sarritan, itxuraz forma bera izan arren, egiazki osagai desberdinez osatua egon daiteke eta, horrenbestez, interpretazioa ere desberdina izango da. Konpara, bestela, goiko sintagma beste honekin:
Oraingoan, izen-sintagma mugatu plurala da (-ak mugatzaile plurala da), eta Ø kasu-marka daramala esaten da. Absolutiboaren marka da Ø. Bi adibide horien arteko axaleko kidetasun hori testuinguruari esker apur daiteke. Kasu honetan, aditzaren komunztadurak salatuko du bien arteko diferentzia:
Perpausa aditzaz eta zenbait izen-sintagmaz osaturik dago. Izen-sintagma horiek, ordea, ez dira denak berdinak. Alde batetik, kasu gramatikalak bereizten dira: absolutiboa (NOR), ergatiboa (NORK) eta datiboa (NORI) eta gainerakoak: inesiboa (NON), ablatiboa (NONDIK), instrumentala (ZERTAZ/ZEREZ) eta abar. Azken horiek postposizio-sintagmak direla esaten da. Postposizio-sintagma deitutako horiei, gramatiketan, adizlagun ere deitu izan zaie, eta baita «osagarri zirkunstantzial» ere. Baina adizlagun deiturak gramatika-funtzioari egiten dio erreferentzia, hots: perpauseko osagai batek nolako zeregina betetzen duen adierazten du. Postposizio-sintagma deiturak, berriz, izen-sintagma deiturak bezalaxe, kategoriari egiten dio erreferentzia. Postposizio-sintagma sintagma-klase bat da, berezkoa duena klase horretakoa izatea.
Adibide batekin ikusiko da errazago. Mendian eta dantzan biak kontsidera daitezke postposizio-sintagma: biak modu berean eratuta daude: mendia + n, dantza + n, hots, izen-sintagma batez eta -N postposizioaz.
Aitzitik, Andoni mendian ikusi dut perpausean, mendian postposizio-sintagma adizlaguna dela esaten da, perpaus horretan zeregin , funtzio, berezi hori betetzen duelako.
Eta Andonik dantzan egiten du perpausean, dantzan ez da egiazki adizlagun, aditz horren osagarri baizik. Era berean, Andonik dantzan egiten du mendian perpausean, bi postposizio-sintagma, taxu berekoak dira, baina bata osagarri eta bestea adizlagun: kategoria bereko osagaiak (postposizio-sintagmak) bi funtzio desberdin betetzen dituztenak. Bata osagarria da, bestea aditzlaguna.
Eta kasu-sintagmen eta postposizio-sintagmen arteko bereizketa ere ez da kapritxozkoa. Izan ere, kasu-sintagmak izen-sintagmari kasu-markak erantsiz osatzen dira. Bada, bereizketaren funtsa honako hau da: kasu-sintagmek perpauseko aditzari komunztadura ezartzen diote, izan ere, aditzak hiru izen-sintagma horiekin egiten baitu pertsona- eta numero-komunztadura:
Aditza aldatzen da, perpauseko hiru izen-sintagma horien arabera.
Euskararen beste ezaugarri bat ere aipatu behar da. Kasu gramatikalek aditzari komunztadura eragiten diote. Horrenbestez, euskal adizkiek oso morfologia aberatsa dute, perpauseko hiru osagairekin izan baitezakete komunztadura. Arrazoi horregatik, edo besteren batengatik, euskaraz zilegi da hiru sintagma horiek isilpean ematea, perpausak horregatik inolako informazio funtsezkorik galdu gabe. Alegia, euskaraz, perpausak adizkiz bakarrik osatuak egon daitezke. Edo hiru sintagma horietakoren bat falta daiteke. Adibidez, aurreko ataleko azken bi etsenpluetako perpausen ordez, honako hauek zilegi dira:
Haietan guztietan bada osagairen bat isilpean utzia. Hala ere, perpausak ez du ezer galtzen. Jakina, osagai horietakoren bat mintzagai hanpatua edo galdegaia bada, adibidez, orduan, gainerako osagaietatik nabarmendu egin behar denez, nahitaezkoa da agerraraztea. Baina, bestela, izen-sintagma kasudun horiek erraz utz daitezke isilpean.
Absolutiboa kasu neutroa da, edo, bestela esan, Ø da absolutiboaren kasu-marka. Hortaz, ez du izen-sintagmaren forma ezertan aldatzen. Izen-sintagmak mugatzailerik ez baldin badarama, izen-sintagma mugagabea izango da. Mugatzailea baldin badarama, mugatua, singularra nahiz plurala:
Hona hemen absolutiboaren funtzio nagusiak:
a. Aditz iragangaitza duen perpauseko subjektua:
b. Aditz iragankorra duen perpauseko objektua:
c. Predikatu osagarriaren kasua ere absolutiboa izan ohi da:
Predikatu osagarria adjektibo-sintagmak nahiz izen-sintagmak osatua egon daiteke. Bietan absolutiboa erabiltzen da:
d. Zenbait adizlagun ere, bereziki kantitatea adierazten dutenak (prezioa, pisua, denbora, etab.) absolutiboan izango dira:
e. Bokatibo deitzen dena ere absolutiboan joan ohi da:
f. Zenbait postposiziok ere (arte, barru, …) absolutiboa gobernatzen dute:
Partitiboa ere absolutiboaren kidekoa da, nahiz eta baldintza bereziak eskatzen dituen agertzeko. Partitiboaren marka -ik da. Baina izen-sintagma bokalez amaitzen bada, -r- kontsonante bat tartekatu behar da. Partitiboa beti mugagabea da: ez du mugatzailerik ez zenbatzailerik ametitzen sintagman. Hortaz, erabat mugagabea dela esan daiteke:
Hots-aldaketa hori argi ikusten da goiko adibideetan:
Partitiboa, absolutiboa bezala, subjektu nahiz objektu izan daiteke:
Partitiboa mugagabea da eta, horrenbestez, erreferentziaren aldetik balio berezia du. Honako bi perpaus hauek ez dira berdinak:
Lehenbizikoan, atezain jakin bat aipatzen da. Atezain hori da etorri ez dena. Bigarrenean, ez da inongo atezainik etorri, ez atezain ezagunik ez bestelakorik. Partitiboa bereziki mugagabea da. Horregatik, oso testuinguru jakinetan erabil daiteke: ezezkako perpausetan, galderazkoetan, baldintzazkoetan:
Baiezko perpausetan ere ager daiteke partitiboa, baina orduan balio enfatikoa hartzen du:
Era berean, baldintzetan zuzena da:
Sarritan, zenbait zenbatzaile lagun duela (asko, franko…) aurki daiteke partitiboa:
Superlatiboetan ere partitiboa ager daiteke:
Atzizki berak, -ik atzizkiak alegia, balio du zenbait aditzondo sortzeko ere: pozik, bizirik, gazterik, bakarrik etab. Jakina, oraingoan -ik atzizki hau ez da egiazki partitiboa, bestelako atzizki bat baizik. Atzizki bera ablatiboa ere bada, honako esapide hauetan bezala:
Ergatiboan doan izen-sintagma beti perpausaren subjektu da. Gainera, subjektu horrek, gehienetan, aditzak adierazten duen ekintzaren egile-errola betetzen du.
Ergatiboak ere –kasu gramatikala baita– komunztadura ezartzen dio aditz jokatuari. Aditz batek ergatiboa eskatzen duen edo ez, hiztegiak esango du. Alde horretatik, euskalkien arabera, gerta daiteke aditz berak euskaldun batzuentzat ergatiboa eskatzea eta beste batzuentzat, berriz, absolutiboa. Adibidez, irten aditzak, euskaldun askorentzat, ergatiboa eskatzen du (hark irten du, hark urten dau, etab.); beste batzuentzat, berriz, absolutiboa eskatzen du soil-soilik (hura irten da). Berdin gertatzen da jardun aditzaz: (Nik) Ikasten jardun dut / (Nik) Ikasten dihardut baina (Ni) Ikasten jardun naiz.
Izen-sintagma bokalez amaitzen bada, azken bokal horren eta kasu-markaren (-i-ren) artean -r- kontsonantea tartekatzen da.
Datiboa zehar-objektu da. Horrek ere komunztadura ezartzen dio aditz jokatuari. Zenbait aditzek nahitaez gobernatzen dute datiboa: ekin, irabazi, itxaron, jarraitu, eutsi, begiratu, eragin eta abar.
Nolanahi ere, zenbait aditzek, euskalkien arabera, datiboa edo absolutiboa goberna dezakete: lagundu diot / lagundu dut; deitu diot / deitu dut, etab. Zenbait postposiziok ere datiboa gobernatzen du: buruz, esker, ….
Perpausaren osagai gisa agertzen diren izen-sintagmek kasu-marka edo postposizioa behar dute. Kasu-marka duten sintagmak kasu-sintagmak dira. Postposizioaz horniturik ageri diren osagaiak postposizio-sintagmak dira. Haietariko batzuek aditzarekiko lotura berezia dute: aditzak gobernatzen ditu. Zenbait aditzek, adibidez, instrumentala eskatzen du: mintzatu, baliatu, maitemindu, etab. Baina postposizio-sintagma asko ez dator aditzak bereziki eskatua, aukerako zirkunstantziaren bat aditzera ematen dute. Hortaz, batzuk osagarri izan daitezke, baina gehienak adizlagun izan ohi dira. Deklinabidean sartzen diren postposizio-sintagmak honako hauek dira: soziatiboa (norekin), instrumentala (zertaz), kausazkoa edo zergatikoa (zergatik), inesiboa (non), adlatiboa (nora), hurbiltze adlatiboa (norantz), muga adlatiboa (noraino), ablatiboa (nondik), destinatiboa (norentzat), helburuzkoa (norako) eta prolatiboa (zertzat). Leku-genitibotzat hartzen dena ere (-KO), postposizio-sintagmatzat har daiteke. Horiek denak postposizio-sintagmatzat hartzen dira, daramaten postposizioa atzizkia bada ere.
Dena den, bi multzo nagusi bereizi behar dira. Alde batetik, instrumentala eta genitiboaren gainean eraikitako postposizio-sintagmak, eta, bestetik, leku-denborazko postposizio-sintagmak.
Horrezaz aparte, izen-sintagma erakuslez amaitzen bada edo izenordaina bada, atzizkia -z barik, -taz da: gizon honetaz, etxe hartaz, etab.
a. Adizlagun-funtzioa betetzen du. ZERTAZ edo ZEREZ galderari erantzuten dio, baina zenbait aditzen osagarri ere bada (baliatu, jabetu, ohartu, konturatu, oroitu, gogoratu, kezkatu, arduratu, etab.):
b. Instrumental mugagabea erabiltzen da NOLA galderari erantzuten dion zenbait adberbio osatzeko. Mugagabea dago, nahiz eta zenbatzailerik eta horrelakorik agertu ez. Horregatik, [izena + z] beste osagairik gabekoa denez, egiazki adberbiotzat hartzekoak dira horrelako sintagmak:
c. Zenbait postposiziok ere instrumentala gobernatzen du:
d. Aditz jokatu gabeko mendeko perpaus batzuek ere instrumentala daramate:
Bizkaieraz, -ekin-en ordez -gaz postposizioa erabiltzen da.
a. Adizlagunaren zeregin gramatikala betetzen du, eta NOREKIN edo ZEREKIN galderari erantzuten dio. Konpainia adierazten du, hortaz. Horregatik, hain zuzen, soziatiboa deitura ere:
b. Baina denbora-balioa ere izan dezake. NOIZ galderari erantzuten dio orduan:
«-ekin batera» esapideak ere NOIZ galderari erantzun diezaioke, batez ere jokatu gabeko perpaus batekin doanean:
Gainerakoetan, konpainia soila aditzera eman dezake:
Adizlagun-funtzioa betetzen du. Atzizki horrekin hornitutako postposizio-sintagmak beti kausa adierazten du, hots, ZERGATIK galderari erantzuten dio. Beraz, honako bi perpaus hauek erabat desberdinak dira esanahiaren aldetik:
Hurrenez hurren, liburu hau zuk erosi duzu eta liburu hau zuregatik erosi dute haien baliokideak dira.
NORENTZAT galderari erantzuten dion adizlaguna da postposizio-sintagma hori. Aditzaren ekintzak duen jomuga edo ekintza horren onura hartuko duena adierazten du.
Sarritan, hala ere, NORENTZAT eta ZERTA(RA)KO galderak elkarren lehian ibil daitezkeen bezala, etxearentzat eta etxerako bezalako postposizio sintagmen artean ere erabakitzea zaila gerta daiteke:
Leku-denborazko adizlagunak osatzen dituzten postposizio-sintagmek zenbait ezaugarri dituzte gainerako kasu eta postposizio-sintagmetatik bereizten dituztenak. Ezaugarri bistakoena -ta- artizkia agertzea da, mugagabean eta mugatu pluralean. Horretaz gainera, bizidunak eta bizigabeak formaz ere bereizi egiten dira.
Inesiboaren marka -n bada ere, marka hori zenbait elementuz «aberastua» aurkitu daiteke. Alde batetik, izen-sintagmako izena [+biziduna] bada, -enga- artizkia agertuko da. Eta bestetik, mugagabean eta pluralean -ta- artizkia agertuko da. Elementu-gehitze horrek leku-denborazko postposizio-sintagma guztietarako balio du. Egiazki,-enga- hori -en genitibo-markari -ga- postposizioa erantsiz lortu da.
Beraz, -en+ga+n bide da postposizio horren analisia. Postposizio ihartua dela esaten da. Gainera, hain ihartua ez dagoen beste postposizio baten baliokidea da sarritan, -en baitarena alegia. Hortaz, hauek dira, funtsean, formak:
Izen bereziak euskaraz mugagabean doaz, mugatzailerik gabe, alegia, baina kontuan har bedi, leku-denborazko kasuetan, izen arruntek mugagabean -ta- marka erakusten badute ere, izen berezietan ez dela marka hori agertzen. Beraz:
baina
Ohar horrek leku-denborazko postposizio-sintagma guztietarako balio du.
Inesiboan doan postposizio-sintagma, normalean, adizlaguna da. NON galderari erantzuten dio, funtsean. Beraz, lekua adierazten du. Baina NOIZ (denbora) edo ZERTAN (jarduna) galderari ere erantzun diezaioke. Azken kasu horretan, postposizio-sintagma —adizlaguna bainoago— aditzaren osagarri da, aditzak bereziki eskatua datorrela pentsa baitaiteke. ZENBATEAN galderari ere erantzun diezaioke:
Plaza nagusian bizi naiz | NON |
Zein kaxoitan utzi dituzu giltzak? | NON |
Liburuetan gauza asko ikas daiteke | NON |
Zer urtetan hasi zen lehen karlistaldia? | NOIZ |
Urte batzuetan euri gutxi egiten du | NOIZ |
Dantzan aritu zen bazkalondoan | ZERTAN |
Piperrak 4 euroan zeuden Gernikan | ZENBATEAN |
Jakina, bizidunekin NORENGAN edo NOREN BAITAN izango da galdera.
Osagarria inesiboan joatea eskatzen duten aditzak ere badira: hasi, ari, jardun, ikasi, jakin, ahaztu eta abarrek ZERTAN galderari erantzuten dioten osagarriak eskatzen dituzte. Osagarri hori, maiz, perpaus bat izaten da, perpaus jokatu gabea. Hortaz, esan daiteke horko aditz horiek inesiboan doan perpausa eskatzen dutela osagarritzat.
Ondoren datozen leku-denborazko postposizio-sintagmak inesiboaren gainean eraikiak direla pentsa daiteke. Hau da, ematen du inesiboari -(r)a eta gainerako atzizkiak erantsiz lortzen direla, izen-sintagmari erantsi beharrean. Hori garbikien -enga- artizkia jokoan denean ikusten da, denek gordetzen baitute -n inesiboaren marka:
Kontuan izan mugatu singularrean, gainerako leku-denborazko kasu guztietan (inesiboan izan ezik) gertatuko den bezala, -a mugatzailea ezkutatu egin dela edo, agertu behintzat, ez dela agertzen.
NORA galderari erantzuten dion adizlaguna da postposizio-sintagma hori. Mugimendu-aditzek eskatzen dute, batez ere, era horretako inguratzailea: joan, etorri, bidali, eraman, ekarri… baita mugimendua beste era abstraktuago batean adierazten duten aditzekin ere: ausartu, bultzatu, animatu… Aditzarekin duen lotura hori dela medio, zail da jakiten ea egiazki adizlagun diren ala osagarri.
Baina denbora ere adieraz dezake honako esapide hauen antzekoetan: handik bi egunera, hemendik aurrera, gerora, etab. Modua ere adierazten du: neure erara, besteen antzera, lehengo modura, etab.
Atzizki edo postposizio hau, azken batean, adlatiboari -antz erantsirik lortu dela pentsa daiteke. Horrenbestez, formaren aldetik, aski da adlatiboari (-(r)a atzizkiari) -ntz eranstea. Horrek hurbiltze-kutsua eransten dio adlatiboari, gutxi gorabeherako zerbait dela adieraziz.
Postposizio-sintagma hau adizlagun izan ohi da, eta NORANTZ galderari erantzuten dio:
Goian esan bezala, gutxi gorabeherako norabidea adierazten du: etxerantz doana ez doa nahitaez etxera, etxeko norabidean bai, baina gehiagorik ez.
Adlatiboaren gainean -ino atzizkia erantsiz sortutako forma da.
Adizlaguna da, eta mugimenduaren azken muga adierazten du.
Pentsa daiteke ablatiboa ere inesibotik erator daitekeela. Zenbaitetan, behintzat, formak berak ere aski argi salatzen du inesiboaren eta ablatiboaren arteko harreman hori.
Ablatiboan doan sintagma adizlaguna da, eta NONDIK edo NOIZTIK galderari erantzuten dio. Jatorria adierazten du, hortaz.
-TIK postposizioa leku-denborazko adberbioei ere (atzo, gaur, noiz, beti, etab.) erants dakieke. Orduan, adberbio horiek forma-aldaketaren bat pairatzen dute. Bereziki -danik forma hartzen dute:
Bestalde, ablatiboa zenbait esapidetan agertzen da: -TIK AURRERA, -TIK BEHERA, -TIK HONA, -TIK HASITA, etab.
-rako duen postposizio-sintagma, berez, adizlagun nahiz izenlagun da. Hala, etxerako, denda horretarako eta antzekoak bi zeregin horiek betetzen dituzte:
Baina bizidunekin tankera honetako adizlagunak osatzeko, teorian, gizonenganako, semearenganako etab. zilegi direla pentsa baliteke ere, badirudi forma horiek izenlagun-funtziorako gordetzen direla. Adizlagun gisa, -ENTZAT gisako postposizio-sintagma erabiltzen da izena biziduna denean. Hortaz, bizidunekin, -ENGANAKO modukoak izenlagun izango dira:
Beraz, bizidunetan, -enganako eta -entzat atzizkiek zeregin desberdinak betetzen dituzte: bata izenlaguna da, bestea adizlaguna. Horregatik, bizigabeak baino ez dira kontuan hartuko oraingoan, haiekin bakarrik osatzen baitira -RAKO formako adizlagunak. Azken batean, aski da adlatiboari -KO atzizki-postposizioa eranstea:
Postposizio-sintagma hau adizlagun nahiz izenlagun izan daiteke. ZERTA(RA)KO, nahiz NORAKO edo NOIZKO galderei erantzuten die:
Atzizki hori leku-denborazko adberbioei eransten zaienean, -KO forman agertzen da, ez -RAKO forman. Horregatik, betiko, biharko, gaurko, etziko, noizko etab., eta ez, *betirako, *gaurrerako, *etzirako, *noizerako, etab.
Deklinabide-kasuen artean sartzen arren, atzizki hori daramaten sintagmak ez dira gainerako postposizio-sintagmen antzekoak. Gainerako kasuek ez bezala, ez du lekurik mugagabearen eta mugatu singular nahiz pluralaren arteko desberdintasunetarako: atzizkia besterik gabe eransten zaio sintagmari. Sintagma horrek, gainera, ez du onartzen ez mugatzailerik ez zenbatzailerik, nolabaiteko predikatua baita. Eta formaren aldetik ere bada beste desberdintasun bat: gainerako kasuetako hots-aldaketek ez dute hemen lekurik. Esan nahi baita, kontsonante baten ondoren gertatzen denean, ez da -e- bokalaren beharrik izango: lagun + tzat = laguntzat (ez *lagunetzat). Horretan, -ka atzizkiaren parekoa da (adar + ka = adarka (ez *adarreka). Dena den, euskal gramatiketan, -ka atzizkia ez da deklinabide paradigmetan sartzen; -tzat, berriz, bai.
-tzat atzizkidun sintagma honek predikatu osagarriaren funtzioa betetzen du. Alde horretatik, zenbait aditzekin batera agertuko da beti: hartu eta eman batez ere.
Banderatzat sintagma askatasuna izen-sintagmarekin lotua dago, hari dagokio. Oparitzat, berriz, bina liburu izen-sintagmarekin lotua ageri da. Horregatik, bidezko dirudi predikatu osagarritzat hartzea sintagma horiek. Dena den, postposizio-sintagma honetan ez da agertuko inolako determinatzailerik, ez mugatzailerik, ez zenbatzailerik. Oso postposizio-sintagma berezia da, hortaz.
Sintagmak deklinatzen direnean, mugatzailea (behar denean) eta atzizkia izaten dute. Izen-sintagmari eransten zaizkion elementu horiek hondarkia —desinentzia ere deitua— osatzen dute. Hondarkiaren eta sintagmaren azken hotsaren artean zenbait lotura-fenomeno gertatzen dira kontuan hartu beharrekoak sintagmari behar bezalako taxua edo forma emango bazaio. Batez ere, kontuan izan behar da ea bokalez ala kontsonantez amaitzen den, eta bokalez amaitzen direnean, ea -a bokalaz amaitzen diren edo diptongoz amaitzen diren.
Hondarkia bokalez amaitzen den sintagmari eransten bazaio eta hondarkia ere bokalez hasten bada, orduan bi bokalen artean -r bat ezartzen da:
Adibidez, zein seme + i ⇒ zein semeri. Arauak hondarki barnerako ere balio du: gizon + a + i ⇒ gizonari.
Alaba, gona, eliza, basakeria eta -a itsatsiko hitzak deklinatu nahi direnean, eta, oro har, -a-z bukatzen diren sintagmetan, bokal arrunt bezala deklinatuko da, bi ohar kontuan izanik:[1]
Mugatzailea agertzen bada, [-a + a + deklinabide-atzizkia] segida gertatzen da eta bi a horiek bat egiten dute:
Adibidez, alaba + a ⇒ alaba (alaba etorri da); gona + a ⇒ gona (gona erosi du)
Hondarkia kontsonantez hasten bada, ez da inongo aldaketarik gertatzen; beraz, hitzaren azken -a bokalak bere horretan segitu beharko du: zein elizatan, bi elizatako, aizkoraz, festatik, etab. Ez, *zein elizetan, bi elizetako, etab. Elizetan / elizetako etab. pluralak dira. Pluralean, hondarkia -e-z hastea gerta daiteke, ergatiboan eta leku-denborazko postposizio-sintagmetan. Horrelakoetan,
Ergatibo plurala: elizek, gonek, aizkorek, festek... Inesibo plurala: elizetan, gonetan, aizkoretan, festetan,...
Hona hemen Euskaltzaindiak emandako araua: «diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira. Alde batera utzirik lau zenbatzaileak, beste arrazoi batzuengatik, sortzen dituen arazoak, salbuespen bakarra gau hitza da, hiru kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean. Monosilaboak izanik instrumentalean doazenak ere salbuespentzat hartzen dira (deiez)».[2]
Sintagmari hondarkia eransterakoan bi kontsonante elkartzen badira, bien artean loturazko -e- bokala agertuko da: zein adar + k ⇒ zein adarrek; bi haitz + tan ⇒ bi haitzetan. Salbuespentzat hartu behar dira NOR, ZER eta kideko izenordainak: NORK, ZERK, ZER- TAN, etab. eta ez, *NOREK, *ZEREK, *ZERETAN,...
R hizkiaz bukatzen den hitza deklinatuz gero bikoiztu egiten da kontsonante hori: zakur + ak ⇒ zakurrak; ibar + etan ⇒ ibarretan. Hala ere, badaude salbuespen gutxi batzuk, R bakuna atxikitzen dutenak. Ur, zur, plazer, paper, kaier... besteak beste (uretan, zurezkoa, plazera, kaieren...).[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.