Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]
Datu azkarrak Lehendakaria, Orain karguan ...
Lehendakaria | |
---|---|
Eusko Jaurlaritza | |
Orain karguan | |
Titularra | Iñigo Urkullu Renteria |
Hasiera | 2012ko abenduaren 13a |
Karguduna | |
Trataera | Jaun Txit Gorena |
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Izendatua | Eusko Legebiltzarra |
Kargualdia | Lau urteak |
Egoitza | Ajuria Enea |
Sorrera | 1936ko urriaren 13a |
Lehen titularra | Jose Antonio Agirre |
Itxi
Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Iñigo Urkullu da.