txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferdinand Bracke (Hamme, 1939ko maiatzak 25) belgiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1962 eta 1978 artean. Erlojupean bikain moldatzen zen.
Ferdinand Bracke | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hamme, 1939ko maiatzaren 25a (85 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sarri parte hartu zuen pistako txirrindularitza probetan, bost aldiz Belgikako jazarpen probako txapeldun eta espezialitate honetako munduko txapeldun beste hirutan izatea lortuz.
Errepideko txirrindularitzan, bere lorpenik handiena 1971ko Espainiako Itzulia irabazi izana da, Wilfried David bere herkidea eta Luis Ocaña espainiarraren aurretik, liderraren maillota zazpi egunez jantzi ondoren.
Bi etapa garaipenez gain, 1968ko Frantziako Tourra podiumean amaitu zuen, hirugarren postuan.
1967ko urriak 30ean Erroman orduaren errekorra gainditzea lortu zuen, 48 kilometro eta 93 metro egin ondoren, hala, 750 metrogatik zortzi urte iraun zuen Roger Rivièren errekorra gaindituz. Urte bete beranduago, Ole Ritterrek gainditu zuen Brackeren errekorra Mexikon.
1962
1964
1965
1966
1967
1968
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1978
Itzuli Handia | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 39. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | 21. | UT | UT | 32. | — | 3. | 57. | — | 58. | — | — | — | — | 77. | KON |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | 1. | — | 54. | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
KON | Kontrolez kanpo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.