From Wikipedia, the free encyclopedia
Karta frantsesa, karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Batzuk karta alemanen aldaera bat dela iritzi dute. Gaur egun mundu osoan hedatua dagoen karta ingelesa karta-sorta honetan oinarrituak daude.
Karta sorta hau lau sailetan banatua dago: pikak, diamanteak, bihotzak eta hirustak.
Ipar Euskal Herrian, izendatzeko orduan, zenbakidunak izendatzen dira, zenbakia, -ko atzizkia eta saila esanez (hala nola bederatziko pika)[1] . Figurentzat, erregea (roi frantsesez), anderea (dame, frantsesez) eta xangoa (honen aldaerekin: xota, jota, txanka... frantsesez, valet); sail batekin elkartuz gero, honela: xango pika[2], andere pika[3] eta errege pika.
Batekoa esateko beste modu bat ere bada: astoa (as, frantsesez). Hala nola, bateko pika edo asto pika[4].
Karta ingelesa oso antzekoa da, eta funtsean bakarrik bereizten dira hauen lau kartaren adierazgarri laburretan: A da batekoa ingelesetan, eta batzuetan 1 izan ohi da frantsesetan. Figurek duten hizki adierazgarri ere J, Q eta K ingelesez, eta frantsesez V, D eta R.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.