Frederiko Gilen III.a Prusiakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frederiko Gilen III.a Prusiakoa (Potsdam, 1770eko abuztuaren 3a - Berlin, 1840ko ekainaren 7a) 1797tik 1840ra bitarteko urteetan Prusiako erregea izan zen.
Frederiko Gilen III.a Prusiakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1797 - 1840 ← Frederiko Gilen II.a Prusiakoa - Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa →
← Frederiko Gilen II.a Prusiakoa - abolition (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Potsdam, 1770eko abuztuaren 3a | ||||||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||||||
Heriotza | Berlin, 1840ko ekainaren 7a (69 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | mausoleum of Charlottenburg Park (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Frederiko Gilen II.a Prusiakoa | ||||||
Ama | Frederika Louisa of Hesse-Darmstadt | ||||||
Ezkontidea(k) | Luisa Mecklenburg-Strelitzekoa (1793ko abenduaren 24a - 1810eko uztailaren 19a) Auguste von Harrach (en) (1824ko azaroaren 9a - 1840ko ekainaren 7a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | Hohenzollern dinastia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | musikagilea eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | landa-mariskal | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||||||
Frederiko-Gilen II.aren semea eta ondorengoa izan zen. 1793an, Luisa Mecklenburg-Strelitzekoarekin ezkondu zen. 1810ean alargundu zen, eta Augusta Harrach kondesarekin ezkondu zen 1824an. Rhineko konfederazioaren sorrerak kezkatuta, eta Hannover bereganatu ez zuenez gero, Alexandro tsarrak Frantziaren kontrako gerrara eraman zuen 1806an. Napoleonek Jenan eta Auerstädten zapaldu zuen Prusia eta, frantsesak Berlinen sarturik, Prusiak bere lurraldeen erdiak galdu zituen Tilsiteko hitzarmenaren ondorioz. Berlingo Unibertsitatea 1809an sortu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrari esker, lehengo lurrez gainera, Rhin aldea eskuratu zuen Prusiak.