Geoffrey Chaucer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Geoffrey Chaucer (Londres, 1343 inguru – Westminster abadia, Londres, 1400eko urriaren 25a), Erdi Aroko ingeles poeta nagusia, eta garai horretako Europako literatura osoko idazle garrantzitsuenetako bat izan zen. Ingelesezko literaturaren aitatzat hartzen da.
Geoffrey Chaucer | |||
---|---|---|---|
Barrutia: Kent (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, c. 1343 | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | ingeles ertaina | ||
Heriotza | Londres, 1400eko urriaren 25a (56-57 urte) (56/57 urte) | ||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||
Familia | |||
Aita | John Chaucer | ||
Ama | Agnes Copton | ||
Ezkontidea(k) | Philippa Roet (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingeles ertaina ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, kanta-idazlea, filosofoa, politikaria, itzultzailea, astrologoa eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
| |||
Soldadu ibili ondoren, hainbat diplomazia bidaia egin zituen Frantzia, Flandes eta Italian barrena. Frantzian eta Italian boladan zegoen hamar silabako metroa hartu eta egokitu zuen; hala, bertso heroikoa, aurrerantzeko ingeles poesiako banako nagusia, egituratu zuen. Antzinako olerkaritza anglo-saxoitik urrunduz, Frantziako gorte poesia sartu zuen Ingalaterran; bestalde, Italian ezagutu zuen Boccaccio gaztearen obren zordun izan zen. Ovidioren Heroidae poemetan inspiraturiko The Legende of Good Women («Emakume zintzoen elezaharra», 1386) obra bukatu gabeak ere umore eta freskotasun handia eskaintzen ditu zenbaitetan. The House of Fame («Ospearen etxea», 1380) Danteren Divina Commedia poemaren parodia edo alegoria da: bertan adierazten ditu Chaucerek gloriaren gorabeherak eta zurrumurruak zabaldu ohi diren era guztiz bitxiak. Alegoriazkoa da, halaber, The Parlement of Foules («Hegaztien biltzarra», 1382), txori arrek laguna aukeratzerakoan bizi dituzten gorabeherak azaltzen dituen poema. Beti ere, bere lanik ezagunena Canterburyko ipuinak izenekoa da.