Giotto di Bondone
From Wikipedia, the free encyclopedia
Giotto di Bondone (Vespignano, 1266-67 ā Florentzia, 1337ko urtarrilaren 8a) Behe Erdi Aroko italiar margolari eta arkitektoa izan zen, italiar Pizkundearen aitzindaria eta garai guztietako margolari nagusietakoa. Giotto izen soilarekin aski ezaguna berez.
Giotto di Bondone | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vicchio, 1266-67 | ||
Herrialdea | Florentziako Errepublika Italia | ||
Heriotza | Florentzia, 1337ko urtarrilaren 8a (69/70 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bondone | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Cimabue | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, eskultorea, muralist (en) eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Florentzia Padua Asis Rimini Erroma Napoli eta Bolonia | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | Proto-Pizkundea Arte gotikoa | ||
Genero artistikoa | arte sakroa allegory (en) margolaritza mitologikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) | ||
Haren artea berritzailea da oso, eta Behe Erdi Aroko bizantziar tradizioaren eta Pizkundeko pinturaren arteko zubia izan zen. Gai erlijiosoak erabili zituen batez ere, baino lurtar itxurarekin, bizi-indarrez gainezka.
Maisu izan zen espazioaren erabileran, pertsonaia bakoitzaren nortasuna finkatzen, izadiaren eta gizakiaren ikusmoldean; horiek denek erabat gainditu zituzten era grekoa eta Erdi Aroko margolaritza moldeak. Danteren pasarte bat Giottoren errealismoak izan zuen arrakasta bizkorraren lekuko da.