Giovanni Verga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Verga (Catania, Sizilia, 1840ko irailaren 2a - Catania, 1922ko urtarrilaren 27a) italiar idazlea izan zen. Lur-jabe aberats baten semea zen, tradizio liberaleko familia batekoa. Zuzenbide ikasketak egin zituen bere sorterriko Unibertsitatean.
Giovanni Verga | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Catania, 1840ko irailaren 2a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1922ko urtarrilaren 27a) | ||
Heriotza | Catania, 1922ko urtarrilaren 27a (81 urte) | ||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Catania (en) | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, argazkilaria, gidoilaria, politikaria, prosalaria eta antzerkigilea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Mugimendua | Verismoa | ||
Genero artistikoa | short novel (en) eleberria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
Alderdi politikoa | Historical Left (en) | ||
Eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen.
Literaturaren alorreko lehen saiakera Amore e patria (1856-1857, Maitasuna eta aberria) eleberriarekin egin zuen, ikasle garaikoa, baina 1861-1862an argitaratu zuen bere lehenengo obra ezaguna, eleberria hau ere: I carbonari della montagna (Mendiko ikazkinak), kontakizun-obra. Obra horretan Foscoloren eta Dumasen eragina antzematen zaio, eta etikari eta politikari buruzko bere pentsamenduak eman zituen aditzera bertan. Bi eleberri horiek eta Sulle lagune (1863, Paduretan) lanak abertzaletasunari buruzko trilogia bat osatzen dute.
1869an Florentziara joan zen, eta handik hiru urtera Milanen hartu zuen bizilekua. Milanen bizi zen garaian hasi zen beste idazle batzuen ideiak ezagutzen, eta sorterrira itzuli zenean murgildu zen literaturaren munduan.
Lehenengo urte haietako obretan erromantizismorako joera eta sentimentalismoa dira ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira, garai honetan, Una peccatrice (1866, Pekataria), idazle gazte batek karrera hasieran bizi dituen gorabeherei buruzko eleberria, eta La storia di una capinera (1871, Moja baten istorioa), Manzoniren eraginpean idatzitako eleberria, moja baten gorabeherak kontatzen dituena.
Horien ondoren behaketa psikologiko sakoneko eta elementu erromantiko ugariz hornituriko lanak eman zituen argitara, Pekataria obran erabilitako eskema beretsuan oinarriturik, adibidez Eva (1873), Tigre reale (1873, Tigre erreala) eta Eros (1875). Vergak berak gerora esan zuenez, dotoretasunaren eta adulterioaren eleberriak izan ziren haiek, eta Zolaren eragina nabarmentzen da bertan; Luigi Capuana siziliar eleberrigilearen laguna izan zen, eta Capuanaren eta frantses naturalisten eragina nabaria da hiru eleberri horietan.