Zerrenda:Gipuzkoako kultura ondasunak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako kultura ondasunak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 legeari jarraituz ezarritako Gipuzkoako kultura ondasunak dira, Ipar Euskal Herriko monumentu historikoen parekoak. Lege horren aurretik, 16/1985eko ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoaren legeari jarraituz ezartzen ziren.
Ondasun guzti hauek R.I.-XX-YYYYYYY-00000 motako kodea dute. Lehenengo bi zifrek ondasun mota adierazten dute; hurrengo zazpi zifrek ondasunaren identifikazio-kodea osatzen dute eta azken bost zifrek ondasunaren zatiak identifikatzeko balio dute.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari dagokio Gipuzkoako ondasunen kudeaketa, mantenua, izendapena eta kultura ondasun maila kentzea.
Zerrenda hau Eraikitako Ondarea biltzen du eta ez da osoa, ondasunak urtero izendatzen eta sailkatzen baitira.