Gizotso
otsoan bihurtzeko ahalmena duen gizakia, herri jakintzak hedatutako sineskeriak hilketa ulertezinei erantzuna emateko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizotso edo Likantropo bat gizaki mitologiko edo folkloriko bat da, otso bihurtzeko ahalmena duena. Itxuraldaketa hau nahita (deabru baten patuaren bitartez) egindakoa edo nahigabe (madarikazio) batek eraginda gerta daiteke.
Gizotso edo likantropo izena (grezieraz λυκάνθρωπος lukánthrōpos, "otso-gizon") mitologia antzina-antzinatik ezagutzen du gizakiak, gai honen inguruko kondairak ia guztiz galtzeraino egon harren bizirik diardute munduko hainbat tokitan. Europan elehazarrek nekazari gizarteetan, abeltzaintza eta artzain bizimoduez aparte, herri sineskeriek hedatu zituen hilketa ulertezinen gertakizunei erantzuna emateko.