Gogo-esperimentu
Saiakuntza hipotetikoa, planteatzen denean egiterik ez dagoena, eskuarki teknologikoki ezinezkoa delako. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gogo esperimentu bat egoera hipotetiko bat erabiltzea da, errealitatearen alderdiren bat ulertzen laguntzeko. Hipotesi, teoria edo printzipio bat ezartzen da, haren ondorioen inguruan pentsatzeko. Esperimentu hauek benetan gertatutakoaz bestelako gertakarien inplikazioen inguruan hausnartzera bultatzen dute.
Gogo esperimentu ugari daude eta alor desberdinetan erabili izan dira; izan filosofian, zuzenbidean, fisikan edo matematikan. Hala ere, kasu guztietan irizpide enpirikoetatik independentea den metodologia arrazionala erabiltzen da, hau da, ez da behaketa edo esperimentazio fisiko bidez egiten.