Goldbachen aieru
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenbakien teorian Goldbachen aierua matematikako problema ireki eta aieru antzinakoenetako bat da. Batzuetan, zientzia honen historian problemarik zailenentzat hartzen da. Honakoa da bere formulazioa:
« | "2 baino handiagoa den zenbaki bikoiti oro bi zenbaki lehenen arteko batuketa bezala idatz daiteke. Christian Goldbach (1742 | » |
Zenbaki lehen bera bi aldiz erabil daitekeela ere aipatu behar da.
Adibidez: 4 = 2+2, 6 = 3+3, 8 = 3+5, 10 = 3+7, 12 = 5+7, 14 = 3+11