From Wikipedia, the free encyclopedia
GoldenEye Martin Campbell zeelandaberriar zinema zuzendariaren 1995eko espioitza filma da. Beste filmak ez bezala, ez du Ian Fleming idazlearen James Bondi buruzko ohiko eleberri zehatz baten elementurik jasotzen. Bertan, Pierce Brosnan, Sean Bean, Izabella Scorupco, Famke Janssen eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten. Filma Pierce Brosnan irlandar aktoreak MI6ko James Bond britainiar agente sekretua antzeztu zuen lehenbizikoa izan zen, Timothy Dalton aktorearen ordez.
GoldenEye | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | GoldenEye |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Operation Golden Eye (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | action thriller (en) , espioitza-filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 130 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | James Bond (en) eta EON James Bond series (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | James Bond |
Grabazio lekua(k) | Monako, Contra Dam (en) , Frantzia, Puerto Rico, Ingalaterra, Errusia, Suitza, Ticino, Hittnau, Montecarloko kasinoa, Londres, San Petersburgo eta Areciboko irrati-teleskopioa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Martin Campbell (en) |
Gidoigilea(k) | Michael France (en) Kevin Wade Bruce Feirstein (en) Jeffrey Caine (en) |
Antzezlea(k) | |
Pierce Brosnan (James Bond) Sean Bean (Alec Trevelyan (en) ) Izabella Scorupco (Natalya Simonova (en) ) Famke Janssen (Xenia Onatopp (en) ) Judi Dench (M (en) ) Gottfried John (en) (General Ourumov (en) ) Desmond Llewelyn (Q (en) ) Alan Cumming (Boris Grishenko) Tchéky Karyo (en) Robbie Coltrane (Valentin Zukovsky) Joe Don Baker Michael Kitchen (Bill Tanner) Minnie Driver Samantha Bond (Miss Moneypenny (en) ) Serena Gordon Martin Campbell (en) Simon Crane (en) Michael G. Wilson Ravil Isyanov (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Barbara Broccoli (en) Michael G. Wilson |
Konpainia ekoizlea | Eon Productions (en) |
Edizioa | Terry Rawlings (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Peter Lamont |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Éric Serra |
Argazki-zuzendaria | Phil Méheux |
Jantzi-diseinatzailea | Lindy Hemming |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, Kuba, San Petersburgo, Arkhangelsk, Siberia eta Monte-Carlo |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua, informatika eta terrorismoa |
Soinu banda Éric Serra, Bono eta The Edge musikariek ondu zuten.
Oporretan dagoela, James Bond (Pierce Brosnan) agente sekretuak Xenia Onatopp (Famke Janssen) emakume eder eta hiltzailea ezagutu du, helikoptero berri baten planoak lapurtu asmoz dabilelarik. Bitartean, Ourumov jeneralak (Gottfried John) GoldenEyea —inpultsu nuklearren bidez, edozein sistema elektriko desgaitzeko ahalmena duen espazio-arma ultrasekretua— eskuratzeko egitasmoaren barnean egindako eraso baten ondorioz, Natalya Siminova (Izabella Scorupco) errusiar armadako programatzailea bere taldetik bizirik ateratzen den kide bakarra da. Bondek Natalyarekin elkarlanean arituz, lapurreta horren atzean zein gaizkile ezkutatzen diren argitu du.
Pertsonaia | Aktorea |
---|---|
James Bond | Pierce Brosnan |
Alec Trevelyan / Janus | Sean Bean |
Natalya Simonova | Izabella Scorupco |
Xenia Onatopp | Famke Janssen |
Ourumov jenerala | Gottfried John |
Jack Wade | Joe Don Baker |
Valentin Dmitrovich Zukovsky | Robbie Coltrane |
M | Judi Dench |
Q | Desmond Llewelyn |
Moneypenny andereinoa | Samantha Bond |
Boris Grishenko | Alan Cumming |
Dmitri Mishkin errusiar defentsa ministroa | Tchéky Karyo |
Bill Tanner | Michael Kitchen |
Caroline | Serena Gordon |
Anna | Michelle Arthur |
Irina | Minnie Driver |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.