Gortasun
Entzumena ahultzea edo hura erabat galtzea ezaugarri dituen prozesua. Ebakuntza bidez sendatzen dira zenbait gorreria-mota; beste zenbaitetan, entzumena hobetu daiteke audifonoen eta antzeko tresnen laguntzaz / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gortasuna edo gorreria izeneko gaitza entzumenaren galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke. Hau belarriaren, nerbioaren edo garuneko atal propioaren funtzionamendu ezegokiaren ondorioz agertzen da, orokorrean[1].
Gortasuna | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | sensory loss (en) , entzumen-arazoa, ear symptom (en) sensory disability (en) |
Espezialitatea | Otorrinolaringologia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H90āH91 |
GNS-9-MK | 389 |
GNS-10 | H90āH91 |
GNS-9 | 389 |
MedlinePlus | 003044 |
eMedicine | article/994159 |
MeSH | D034381D034381 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mundu mailan jaiotzeko gabezi ohikoenetakoa da eta 70 urtetatik aurrerako pertsonen %50ak pairatzen du. Entzumen galera gehienaren kausa, orokorrean, zelula ziliatuen kaltearengatik sortzen da[2].
ORL-ko espezialistak arduratzen dira gaixotasun honetaz.
Gaixo kronikoen elkarteak munduan zehar barreiatuta daude. Keinu hizkuntza anitz dago munduan, hizkuntza eremuen arabera sailkatuta. Halaber, badago "Nazioarteko Keinu Hizkuntza" (Gestuno) ere bai.
Gortasunaren Nazioarteko Eguna irailaren azken igandean ospatzen da.