Gorlizko Ospitalea
ospitalea Espainian / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorlizko Ospitalea Bizkaiko ospitale publikoa da, Osakidetzaren sistema barruan dagoena. Halaber, Euskal Herriko erietxerik zaharrenetarikoa da, 1919an zabaldu baitzuten. Garai hartan haurren hezurretako tuberkulosia sendatzeko eguzkia eta iodoa onuragarriak zirelako eraiki zen bertan, leku hark eguzki eta iodo asko jasotzen zituela iritzita. 1980ko hamarkadaren amaiera arte haurrentzako ospitalea izan zen.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Gorlizko Ospitalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gorliz |
Koordenatuak | 43°25′02″N 2°56′40″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1919 |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Urezarantza Ibiltokia, 1 |
E-posta | mailto:merche.lecumberriayarza@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-944-00-66-00 eta tel:+34-944-00-66-03 |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Luzez pentsatu zen Espainiako lehendabiziko hormigoi armatuzko eraikina izan zela baina gerora frogatu da Bilboko La Ceres irin lantegia (1900) dela zaharragoa.
Gaur egun, gaixo kronikoak atenditzen dituzte, batik bat neurologikoak errehabilitazioa egiteko. Halaber, medikuntza paliatiboaren zerbitzua badaukate.