Gradu (hezkuntza)
goi mailako ikasketa batzuk burutzerakoan lortzen den titulu akademiko bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gradu, gradu titulua edo unibertsitate-gradu esaten zaio, azken hamarkadetan, arlo akademikoan, goi hezkuntzako ikasketa multzo bat burutzean eskuratzen den tituluetako bati.
Boloniako prozesua martxan jarri zenetik, gradu tituluak lehenagoko unibertsitate-lizentzia eta unibertsitate-diplomen lekua ordeztu zuen. Unibertsitate-gradua eskatzen da master titulua eskaintzen duten ikasketetan matrikula egiteko edo doktorego ikasketak hasteko.