Grimm anaiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grimm anaiak idazle alemaniarrak ziren: zaharrena, Jacob (Hanau, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1863ko irailaren 20a); gazteena, Wilhelm (Hanau, 1786ko otsailaren 24a - Berlin, 1859ko abenduaren 16a]) .
Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch ("Aleman hiztegia") hiztegian lan egin zuten, aleman "modernoa"ren lehenengoetakoa.