Guadarramako parke nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guadarramako parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de la Sierra de Guadarrama) Espainiako parke nazionaletako bat da, Guadarramako mendilerroan, Gaztela eta Leon eta Madril autonomia erkidegoen artean kokatua. 2013ko ekainaren 13an izendatu zuen parke nazionala Espainiako Legebiltzarrak.
Datu azkarrak Kokalekua, Koordenatuak ...
Guadarramako parke nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Madrilgo Erkidegoa, Segoviako probintzia eta Gaztela eta Leon, Espainia |
Koordenatuak | 40°47′N 3°59′W |
Azalera | 33.960 ha |
Izendapena | naturagune babestua eta Espainiako parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 13-06-25 |
Webgunea | https://www.parquenacionalsierraguadarrama.es/ |
Itxi
33.960 hektareatan, flora (pinu gorriak, haritzak, ipuruak, arteak...) eta fauna (oreinak, basurdeak, orkatzak, adarzabalak, piriniotar basahuntzak, azkonarrak, zenbait mustelido, basakatuak, azeriak, erbiak, iberiar eguzki-arranoak, sai motzak...) ugari ditu.