From Wikipedia, the free encyclopedia
Gune termal bat, baita ere herri termal eta gune hidrominerala, inguru turistiko mota da. Ur mineralekin hainbat gaixotasunen tratamenduan espezializatutako establezimendu bat edo gehiago kokatuta dauden turismo-gune mota bat da. Horrelako guneak mundu osoan aurki daitezke eta oso turismo berezia erakartzen dute. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso modan egon ziren.
Termen tradizioa antzinarokoa bada, Thomas Guidottek 1668an Ingalaterrako Bath herrian mediku-praktika bat sortu zuen. Bertan dauden ur mineral beroen propietate sendagarrietan interesatu zen eta 1676an A discourse of Bathe, and the hot waters there. Also, Some Enquiries into the Nature of the water idatzi zuen. Honek uren ustez osasuntsuko propietateak ekarri zituen aristokraziaren arreta, eta handik gutxira haietara bertaratzen hasi zen.
Toki askotan Spa izenarekin ezagutzen zaie. Izen hori Belgikako hiritik dator. Spa hitza, gueran bainuetxe, hidroterapia eskaintzen duten herri edo estazioetarako erabiltzen da; ur hotza edo ur mineralen tratamenduak eta bainu geotermikoak izan daitezke.
Herrialde batzuetan tradizio handia eta luzea dute horrelako tokiek:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.