Guns N' Roses
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Guns N' Roses 1985ean Los Angelesen (California) sortutako hard rock musika talde estatubatuarra da, zeinek 1980etako amaieran eta 1990etako hastapenetan ospea lortu zuen. Axl Rose lider gisa duen taldeak hainbat aldaketa izan ditu eta eztabaida ugariren protagonista izan da sortu zenetik, gaur egun jatorrizko taldekide bakarra Axl Rose bera delarik. Taldeak sei estudio album, hiru EP, zuzeneko album bat eta bilduma album bat argitaratu ditu.
Remove ads
Historia
Diskoetxe garrantzitsu batekin grabatutako lehen lana, Appetite for Destruction, (1987) mundu osoko arrakasta izan zen. 1991an, gogor ahaleginduta, Use Your Illusion I eta Use Your Illusion II plazaratu zituzten. Ondorengo birarekin batera, haien lehen mailako estatusa frogaturik geratu zen. Guztira, munduan zehar 90 miloi album saldu dituzte.
Hard rocka urrats bat haratago eraman zuten. Glam metala 1980ko hamarkadako musika-korronte nagusia menderatzen ari zela, Guns N' Rosesek jatorrizko rockean oinarritutako estiloa luzatu zuen. Horren ondorioz, zale franko bereganatu zuten, eurena rock benetakoagoa eta garbiagoa zelakoan. Taldearen urrezko urteak 1987 eta 1993 bitartekoak izan ziren. Hortik aurrera, barenko tirabirek (batik bat Slash eta Axl Rosen artekoek) nahiz gehiegizko alkohol eta drogen erabilpenak elkarrekin lan egiteko ahalmena oztopatu, eta, azkenean, galarazi egin zuten. Axl Rose da egun jatorrizko osakideengandik geratzen den bakarra.
Remove ads
Diskografia
Egungo taldekideak
- Axl Rose – Abeslaria, Piano (1985–Gaur Egun)
- Dizzy Reed – Piano, Teklatua, Koroak (1990–Gaur Egun)
- Tommy Stinson – Baxua, Koroak (1998–Gaur Egun)
- Chris Pitman – Teklatua, Koroak (1998–Gaur Egun)
- Richard Fortus – Gitarra Erritmikoa (2002–Gaur Egun)
- Ron "Bumblefoot" Thal – Gitarra Printzipala (2006–Gaur Egun)
- Frank Ferrer – Bateria (2006– Gaur Egun)
- DJ Ashba - Gitarra Printzipala (2009- Gaur Egun)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads