Hallstatt kultura
kultura arkekologikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hallstatt kultura Azken Brontze Aroko eta Burdin Aro hasierako kultura arkeologikoa da, Erdi Europan nagusia izan zena. Izena ( Austriako Hallstatteko aztarnategiarengatik hartua) eta haren eragina Europa osora zabaldu zen. Hallstatt zelten aurrekaritzat jotzen da, gerora, La Tène kulturarekin izan zituen antzekotasunak direla eta.
Hallstatt Austriako Salzkammergut eskualdeko laku baten ondoko herrixka da, Salzburgoko hego-ekialdean. Han, gatz aberatseko meategi bat zegoen, eta 1.300 hilobi inguru aurkitu dira, horietako asko objektu aberatsekin. Lehen aurkikuntza 1846an izan zen.