Kam (hebreeraz: חָם, H̱am; antzinako grezieraz: Χαμ, Kham; arabieraz: حام, Ḥām), Bibliako pertsonaia da, Genesis edo Hasiera liburuan agertzen dena. Noeren hiru semeetako bat, eta Kux, Mizraim, Phut eta Kanaan-en aita. Sem eta Jafet zituen anaiak.

Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...
Kam
Shem, Ham and Japheth (en) Itzuli
Thumb
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza, K.a. III. milurtekoa
Heriotza, ezezaguna
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNoe
Seme-alabak
Anai-arrebak
Itxi

Antzinako historiografian, Kamen ondorengoak, kamitak, Asia mendebaldeko eta Afrikako zenbait herriren ustezko arbasoak izan ziren.

Kamen bekatua

Norberaren aita biluzik ikustea tabu kontsideraturik, hori egiteari Kamen bekatua esan izan zaio kultura judeo-kristauan. Hala ageri da pasartea Biblian:

« Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo»  »

Elizen Arteko Biblia, Hasiera 9, 22-25[1]

Hortaz, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa Kamen semeari, bilobari, erori zitzaion, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo/eta Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek egindakoari.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.