Helmut Newton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Helmut Newton(Berlin, Alemania, 1920ko urriaren 31 – 2004ko urtarrilaren 23a) argazkilaria izan zen. Moda munduko argazkilaritza eta antzerkiko ikasketak egin zituen. Australian, Singapurren eta Parisen bizi izan zen. Modako aldizkari eta bezeroentzat lan egiten zuen, jende ospetsuen argazkiak egiten. Bere lana erakusketa eta argitalpen askotan izan da ikusgai: Jardin des Modes, Nova, Queen, Stern, Marie Claire, Elle, Playboy, Vogue eta Vanity Fair aldizkarietarako argazkiak egin zituen.
Helmut Newton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helmut Neustädter |
Jaiotza | Berlin, 1920ko urriaren 31 |
Herrialdea | Alemania Australia |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Los Angeles, 2004ko urtarrilaren 23a (83 urte) |
Hobiratze lekua | III. Städtischer Friedhof Stubenrauchstraße (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | June Browne (1948 - 2004ko urtarrilaren 23a) |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, moda-argazkilaria eta fotokazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
1970eko hamarkadan, Vogue aldizkariaren Frantziako eta Italiako edizioetarako moda marrazki oso berritzaileak egin zituen, ukitu erotikoekin. Erich Salomon prentsa argazkilari alemanak eta Brassaï argazkilari frantsesak eragin handia izan zuten Newtonen lanetan.