Hemozianina
Molusku gehienen eta hainbat artropodoren odol-zelulek duten proteina, kobrea duena eta oxigenoa garraiatzeaz arduratzen dena; kolore urdina du / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemozianina odolaren heteroproteina da, hainbat ornogaberen odolean dagoena. Ornodunen hemoglobinaren antzeko zeregina dauka, hots, oxigenoaren garraioa.
Datu azkarrak Mota, Identifikatzaileak ...
Itxi
Hemoglobinaren aldean, baina, hemozianinak ez du burdinik bere molekulan, kobrea baizik. Hori dela-eta, oxidatzen denean kolore urdina hartzen du (gogoratu hemoglobinak gorri kolorea duela oxigenoa garraitazen duenean).
Krustazeoak, moluskuak eta araknidoak dira pigmentu urdin hau bere odolean dutenak.