Henri Frédéric Amiel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henri Frédéric Amiel (Geneva, Suitza, 1821eko irailaren 27a - Geneva, 1881eko maiatzaren 11a) filosofoa eta frantsesezko idazlea izan zen. Familia protestante batean sortua, Heidelbergeko eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen. Estetika eta Filosofia irakatsi zituen Genevako Unibertsitatean. Literatura, filosofia eta politika gai duten saio eta artikuluak Essaies critiques d´Amiel (1923) liburuan bildu dira. Amielen baitan eragin handia izan zuen XIX. mendeko filosofia idealista alemanak (Hegel, Schelling).
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Henri Frédéric Amiel | |
---|---|
Jean-Francois Artus-en argazki erretratua. (1870) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Geneva, 1821eko irailaren 27a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Geneva, 1881eko maiatzaren 11 (59 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Clarens (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genevako Unibertsitatea Frederiko Gilen Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa Standard High German (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, filosofoa, eguneroko-idazlea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Genevako Unibertsitatea (1854 - |
Mugimendua | German idealism (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
Itxi
Fragments d´un journal intime (1883 eta 1923) da Amielen obrarik ezagunena, egilearen izpiritu kritikoaren argia erakusten diguna, bai eta bere buruaz eginiko analisiaren erabateko egiatasuna ere.