Hermann Ehrhardt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hermann Ehrhardt (Diesburg, 1881eko azaroaren 29a - Brunn am Walde, Austria, 1971ko irailaren 27a) alemaniar militarra izan zen. Itsas ofiziala zen, eta Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte. 1918ko armistizioaren ondoren, Errepublika deuseztatu eta autoritarismoan oinarritutako gobernua ezartzea helburu zuen brigada bat antolatu zuen (Ehrhardt brigada). Bavariako Kontseiluen Errepublikaren aurkako zapalkuntza eraman zuen aurrera talde horrek . Kappen eta Lüttwitzen konplotaren gidari izan zen, baina ez zuten lortu aurrera eramatea. Zenbait politikari hiltzeagatik (Matthias Erzberger, besteak beste) salatu zuten. 1922an atxilotu zuten, baina espetxetik ihes egitea lortu zuen. Munichen eskuin-muturreko Wiking taldea eratu zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Hermann Ehrhardt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hohberg, 1881eko azaroaren 29a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Lichtenau im Waldviertel (en) , 1971ko irailaren 27a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Austria Beherea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Margarethe Viktoria Prinzessin zu Hohenlohe-Öhringen (en) (1927ko abuztuaren 13a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | Marineoffizier (en) , ofizierra, Erresistentziaren kidea eta politikaria |
Lantokia(k) | Alemania |
Kidetza | Organisation Consul (en) Viking League (en) Marinebrigade Ehrhardt (en) |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Korvettenkapitän (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Itxi