Hidrozoo
Eskuarki, bizi-zikloan polipo- eta marmoka-aldiak dituzten knidarioez esaten da. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude ur gezatakoak ere. Hidrozoa klasea osatzen dute. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hidrozooak (Hydrozoa) knidarioen filumeko animalia txiki harrapariak dira, bakarka edo koloniak eratuz eta gehienetan ur gazian bizi direnak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Ordenak ...
Hidrozoo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Cnidaria |
Subfilum | Medusozoa |
Klasea | Hydrozoa Owen, 1843
|
Ordenak | |
|
Itxi
Bi aldi izaten dituzte bizitzan, polipo-aldia eta marmoka-aldia. Barrua ez dute beste knidarioetan bezala ziskuetan banatua, zisku bakarra baitute. Marmoka-aldian eszifozooak baino askoz txikiagoak dira.