Halako hipotesi bat egia izateak zer probabilitate duen jakiteko erabiltzen diren teknika estatistikoen multzoa. From Wikipedia, the free encyclopedia
Inferentzia estatistikoan, hipotesi-proba edo proba estatistiko bat egiten dela esaten da, eredu estatistiko bati buruzko hipotesi edo baieztapen bat jasotako datuekin erkatzen denean, hipotesi hori onartu edo baztertzeko. H0 hipotesi nulu abiatzen da, galdera hau planteatzeko ondoren:
Probabilitate hau aski txikia bada, zehatzago, aurrez finkaturiko α adierazgarritasun maila bat baino txikiagoa, suertaturiko estatistikoaren balioa harrigarria dela ondorioztatu, eta beraz hasierako hipotesi hutsa baztertu egingo da.
Hipotesi-froga baten eremu kritikoa ezarritako adierazgarritasun mailarako hipotesi hutsa ukatzera eramango luketen estatistikoaren balizko balioen multzoa da. Estatistikoa eremu kritikoan kokatzen bada, hipotesi nulua baztertu, eta bestela onartu egingo da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.