Hizkuntza-erregistro
solaskideen arteko harremanen, haien asmoen, gaien, formaltasun-mailaren eta egoera definitzen duten beste hainbat faktoreren arabera erabiltzen diren hizkuntza-barietateetako bakoitza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntzalaritzan, hizkuntza erregistroa egoera, hizketa-gai eta helburu jakin bati buruzko hizkuntza aldaera edo estiloa da. Hizkuntza-erregistro baten erabilera eragiten duten beste faktoreak formaltasun edo erritualizazio-maila eta erabiltzen den bitartekoa (ahozko hizkuntza edo hizkuntza idatzia den, besteak beste) izaten dira. Adibidez, idatzi administratiboetan erabiltzen den estiloa hizkuntza-erregistro bat da, gai jakinei buruz (administrazioarekin loturikoak), bitarteko jakin bat erabiliz (idatziz) eta modu ofizial batez garatzen dena baita.