Hookeren elastikotasun legea
Solido bati ezartzen zain tentsioaren eta ondorioz duen deformazio unitarioaren arteko erlazioa konstantea dela dioen legea. Proportzionaltasun-konstantea elastikotasun-modulua da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hookeren elastikotasun legea edo Hookeren legea, fisikan, gorputz elastiko bat deformazioaren eta deformatu beharreko indarraren arteko harremana zehazten duen legea da. Jatorrizko adierazpenean, gorputz elastikoaren luzerako deformazioa eta jasaten ari den tentsio indarra zuzenki proportzionalak direla zehazten du.
Non hedapena den, jatorrizko luzera, Young-en modulua, deformatutako piezaren zeharkako sekzioa eta jasan duen indarra. Lege hau aplikagarria da gorputzak jokaera elastikoa duen artean, hots, elastikotasun muga gainditzen ez baldin badu.
Legea diziplina ugaritan erabiltzen da, bereziki ingeniaritzan, eraikuntzan eta materialen zientzian baliatzen da.
Hookeren legea materiaren portaera deskribatzeko lehen mailako hurbilketa lineala baino ez da. Indarrek mugaren bat gainditzen dutenean huts egiten du, izan ere, edozein gorputz ezin da konprimitu gutxieneko tamaina batetik haratago, edo tamaina maximotik haratago luzatu, deformaziorik edo egoera-aldaketarik gabe. Material askoren portaera nabarmen urruntzen da Hookeren legetik muga elastiko horietara iritsi baino askoz lehenago.
Bestalde, Hookeren legea hurbilpen zehatza da gorputz solido gehienetarako, betiere indarrak eta deformazioak behar bezain txikiak badira. Hori dela eta, Hookeren legea asko erabiltzen da zientziaren eta ingeniaritzaren adar guztietan, eta sismologiaren, mekanika molekularraren eta akustikaren oinarri dira. Halaber, hainbat tresna eta gailuren funtsezko printzipioa da: malguki-balantza, manometroa, galbanometroa eta beste asko.