Howard Phillips Lovecraft
From Wikipedia, the free encyclopedia
Howard Phillips Lovecraft (Providence, Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 20a – Providence, 1937ko martxoaren 15a) beldurrezko eta zientzia-fikziozko eleberri eta kontakizunen idazlea izan zen. Beldurrezko ipuinen berritzaile handitzat jo izan da, genero honi bere sorkuntzako mitologia gehitu ziolarik (Cthulhuren mitoak), beste egile batzuekin elkarlanean garatua eta oraindik indar betean dagoena. Bere lanak beldur kosmiko materialista generoko klasikoak dira, literatur korronte hau ohiko gaietatik urruntzen da (satanismoa, mamuak), zientzia-fikzioaren elementuak bereganatuz (extralurtar arrazak, denboran zehar burututako bidaiak, beste dimentsioen izatea). Olerkigintza, saiakera eta epistola literatura ere landu zituen.
Howard Phillips Lovecraft | |
---|---|
Lovecraft 1934an. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Providence, 1890eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Providence, 1937ko martxoaren 15a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Swan Point Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: heste meharreko minbizia |
Familia | |
Aita | Winfield Scott Lovecraft |
Ama | Sarah Susan Phillips Lovecraft |
Ezkontidea(k) | Sonia Greene (en) (1924ko martxoaren 3a - 1926ko martxoaren 25a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hope High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, poeta, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, saiakeragilea eta idazlea |
Lantokia(k) | Providence |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert W. Chambers (en) , Edgar Allan Poe, Arthur Machen eta Lord Dunsany |
Izengoitia(k) | Ward Phillips |
Genero artistikoa | misterioa fantasia eleberri gotikoa zientzia-fikzioa Kosmizismoa beldurrezko literatura Lovecraftian horror (en) body horror literature (en) weird fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
hplovecraft.com | |
| |
Bere idazlan guztietako esaldi ospetsu edota oroituena honakoa da:
« | “That is not dead which can eternal lie And with strange aeons even death may die.” Behin betiko datzana ez dago hila eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke. |
» |
Askok XX. mendeko beldurrezko eta zientzia-fikziozko literatura generoaren iraultzaile nagusitzat dute, ondorengo idazleetan sekulako eragina izan baitu. XIX. mendearen amaieran ordurarte modan zeuden beldurrezko eleberri gotikoen gainbeheran eman zen, jada irakurleek etxalde sorginduak, hilerriak eta mamuen inguruko kontakizun eta ipuin klasikoak oso irakurriak baizituzten. Lovecraften originaltasun eta berrikuntza nagusia, bere eleberrietan gizateria eta Lurretik haratago zeuden estralurtar eta antzinako jainkoak gehitzea izan zen, natura eta gizakien ezagutza eta mugetatik haratago zeuden behin betiko izaki ahalboteredunak. Bere idazlanek literaturaren alorra gainditu eta musika eta zineman ere eragina izan dute, horrela bada, abesti, film eta telesail ugari sortzeko oinarri ere izan dira.
Bestalde, ez zen jendartean egotearen batere zale, bere ezohiko izaerak eta bizialdian izan zuen bizitza xume eta isolatuak ere, urteen poderioz, harenganako literaturazaleen nahiz jarraitzaileen erakarpena oraindik eta gehiago areagotu dute.