Hugo (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko film bat da, 2011koa. Brian Selznick idazlearen The Invention of Hugo Cabret ("Hugo Cabreten asmakuntza") eleberria du oinarri. Ben Kingsley, Sacha Baron Cohen, Asa Butterfield, Chloë Grace Moretz, Ray Winstone, Emily Mortimer eta Jude Law aktoreek antzeztu zuten.
Hamaika Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bost irabaziz: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Richardson), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti eta Francesca Lo Schiavo), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Rob Legato, Joss Williams, Ben Grossmann eta Alex Henning), Soinu onenaren Oscar Saria (Tom Fleischman eta John Midgley) eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Eugene Gearty eta Philip Stockton). Zenbait Urrezko Globo eta BAFTA Sari ere irabazi zituen.