Huracan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Huracan, batzuetan Hurakan, Harakan eta Jurakan, baita ere Tohil, Bolon Tzacab eta Kauil izenekin ezaguna, haizea, ekaitza eta suaren jainkoa da maia mitologian. Izenak maia hizkuntzan "hanka bakarrekoa" esan nahi du[1]. Gizakia sortzeko egin zen lehenengo, bigarren eta hirugarren saiakeran hartu zuen parte. Jainkoak gizakiekin haserretu ziren Uholde Nagusia sortu zuen zigor gisa. Ondoren, lurra hitza errepikatuz itsasotik lurra bereiztea lortu zuen.
Agian, «Urakan» izenburuko artikulua bilatzen ari zinen. |
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Huracan | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Itxi
Adrián Inés Chavezen ustez "hanka bakar" horrek sexua ez duela adierazten du; bi hanka dituen gizakiak sexua du, gizon ala emakume. Egile honen ustez jainkozko kontzeptua da hori, isilpeko kontzeptua, eta horregatik Huracan ez da glifoetan agertzen.[2]