Motor batek eman dezakeen momentu handiena, N·m-tan adierazia. Motorrak lan egiteko duen ahalmenaren neurria da. Motorraren zilindradaren eta birabarkiaren eszentrikotasunaren araberakoa da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Momentua Newtondar mekanikan bektore magnitude bati deritzo. Batzuetan torke -ingelesetik: Torque- izendapena ere jaso ohi du.
Solido zurrun batek neurri fisiko bat du eta espazioan bolumen bat betetzen du, horregatik, berari eragiten dioten indarrek ez dute puntu batean kontzetratuta egon beharrik.
Eman dezagun bolante bati indar bi indar berdin egiten dizkiogula, baina aurkako noranzkoan eta bien artean distantzia bat utzita. Indarren batura, noski, zero da, baina bolantea ez dago orekan, biraka dabil. Distantzia batera aplikatzerakoan biraketa sortzen duen indarraren berezitasun honi, momentua esaten zaio. Hau da, momentuak gorputza birarazten du eta orekan egotea nahi dugun gorputzak ezin du biraketarik izan.
Indar baten momentuak puntu batekiko, indar horrek puntuarekiko biraketa-higidura bat sorrarazteko duen gaitasunaren neurria ematen digu. Bere balioa, indarretik puntura perpendikularrean dagoen distantzia eta indarraren modulua biderkatuta lortzen da. Laburbiltzeko, hau da:
edo
= Momentua / = Distantzia / = Indarra / = r eta F-k osatzen duten angelua
Ikus daitekenez, momentuak, ekuazioak ematen duen modulu bat du, baita biraketa-zentzuak ematen duen noranzko bat ere, eta bektore izateko norabidea bakarrik falta zaio. Norabide hau, biraketa-planoari perpendikularra den lerro bat da, honi momentuaren ardatza esaten zaio, eta biraketa hori zerekiko den adierazten du.
Momentuaren ikurra:
M magnitudearen unitatea Sistema Internazionalean (S.I.), m.N (metro.Newton) edota N.m (Newton.metro) da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.