Ipar Irlandako Aliantza Alderdia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar Irlandako Aliantza Alderdia (ingelesez: Alliance Party of Northern Ireland) Ipar Irlandako alderdi liberala da. Zenbait unionistek 1970ean sortu zuten alde bien arteko diferentziak gutxitzeko asmotan.
Ipar Irlandako Aliantza Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | APNI |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ideologia | liberalismoa, nonsectarian (en) eta europazaletasuna |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Jarduera | |
Kidetza | Liberal International (en) eta Alliance of Liberals and Democrats for Europe Party (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | David Ford (en) eta Naomi Long |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1970eko apirilaren 21a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Ostiral Santuko Hitzarmena bultzatu zuen lehen alderdi jatorriz protestantea izan zen. Bere jatorri hori, dena dela, atzean utzitzat jotzen du Aliantzak, eta 21. mendean bere burua ez unionista-protestante, ez katoliko-errepublikar gisa definitzen du, besteak izan daitekeen taldean, ez-sektarioa ere Ipar Irlandan sektario erabiltzen den adieraren argitan (erlijio-talde bati atxikimendua adierazten diona). Alde horretatik Ostiral Santuko Hitzarmenak ezartzen duen bi komunitateen arteko gobernua ez dute ondo ikusten, zatiketaren luzatzaile dela uste dute.