Irulegiko Eskua
Ka I. mendeko aztarna arkeologiko baskoia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologikoa da,[1] Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua,[2] Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute hainbat adituk, testuaren lehen hitza sorioneku (edo -ke[3][4]) gisa interpretatu baitute, idazkera baskonikoaz idatzia. Ezohikoa da, ez baita inon ere beste esku grabaturik aurkitu. Eskuaren interpretazioa bi eratan egin da: izan daiteke testu apotropaiko bat, etxeko sarreran jarrita zorte ona emateko edo agur egiteko; edo izan daiteke gerra trofeo bat, eskuin esku moztu bat, eta testua ere gerra giroko esker emate bat.
Irulegiko Eskua | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. I. mendea |
Aurkikuntza lekua | Irulegiko herrixka, Aranguren, Nafarroa Garaia (Euskal Herria) |
Aurkikuntza data | 2021eko ekainaren 18a |
Aurkezpen data | 2022ko azaroaren 14a |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Leire Malkorra |
Kultura | baskoia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 127,9 () × 143,1 () × 1,09 () mm |
Pisua | 35,9 gramo |
Hizkuntza | ezezaguna |
Idazketa-sistema | ipar-ekialdeko iberiar idazketa |
Kokapena | |
Lekua | Nafarroako museoa |
Irulegiko Eskuaren "garrantzia eta berezitasuna" direla-eta, Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 4an informatu zuen pieza arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua hasia zuela.[5] Halaber, aurkikuntzaren urteurrenean, Gobernuak jakinarazi zuen Irulegiko Eskua Nafarroako Museoan jarriko dutela ikusgai, ziurrenera 2024ko udan.[6]