Isaak Babel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaak Emmanuilovitx Babel (errusieraz: Исаа́к Эммануи́лович Ба́бель; Odesa, Errusiar Inperioa, 1894ko uztailaren 13agreg./uztailaren 1ajul. - Butyrka espetxea, Mosku, Sobietar Batasuna, 1940ko urtarrilaren 27a) errusierazko idazlea izan zen. Judua zen jatorriz. Errusiako Iraultzaren alde egin zuen, eta Armada Gorriko zaldunerian sartu zen 1920an. Popuchiki («bidaiako lagunak») taldean parte hartu zuen. Sentiberatasun handiko idazlea izaki, zorroztasunez azaldu zuen bere garaiko bizimodua. Nobelak, ipuinak eta antzezlanak argitaratu zituen. Aipagarrienak hauek dira: Judu ipuinak (1917), Zalduneria gorria (1926), Odesako ipuinak (1931) eta Lehen maitasuna.
Isaak Babel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1894ko uztailaren 13a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Butyrka prison (en) , 1940ko urtarrilaren 27a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Donskoe cemetery (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Antonina Pirožkova (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en) |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa Yiddisha hebreera ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, kazetaria, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, prosalaria, editore-laguntzailea, gerra-berriemailea, militarra eta film-zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | Prosa kontakizun laburra sketch story (en) antzezlana |
Purga Handiaren garaian troskista, terrorista eta Sobietar Batasunaren aurkako espioitza egiteaz akusatua izan zen. Tortura latzak jaso eta gero, aurrekoa aitortu eta lagun batzuk salatu zituen. Afusilatua izan baino egun bat lehenago zera esan zuen epaitegianː 'Ni errugabea naiz. Ez naiz inoiz espioia izan. Ez dut inoiz Sobietar Batasunaren aurka jardun. Nire burua salatu nuen baina gezurra da. Nire aurkako eta beste batzuen aurkako salaketa faltsuak egitera behartu ninduten... bakarrik eskatzen dut utz nazazuela nire lana amaitzen.'