Isaac Newton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaac Newton (Woolsthorpe-by-Colsterworth, Lincolnshire, Ingalaterra, 1643ko urtarrilaren 4agreg./1642ko abenduaren 25jul. - Kensington, Londres, 1727ko martxoaren 31greg./1726ko martxoaren 20jul.) zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria izan zen.
Munduko zientzialari hobenetarikotzat jotzen dugu gaur egun. Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko legeen asmatzailea da. Argia eta optika aztertu zituen (hala ere, bera modu matematikoan egin zuen azterketa).
Bere ikerketa zientifikoetako emaitza garrantzitsuenak hauek dira:
- Argia prisma batetik pasatzean sortzen den kolore espektroa argiarena bera dela frogatzea, eta ez prismarena (Roger Baconek XIII. mendean esan bezala).
- Argia partikulez osatua egon zitekeela argudiatu
- Eroankortasun termikoaren lege bat sortu
- Soinuaren abiadura airean jorratu
- Izarren sorreraren inguruko teoria bat sortu
- Grabitatearen Legea sortu
Gottfried Leibnizekin batera kalkulu integral eta diferentziala sortu zuen. Binomioen teorema sortu zuen. Joseph-Louis Lagrangek esan zuen: "Newton inoiz egon den jeinurik handiena da, eta baita zorte handiena izan duena ere, behin baino ezin delako aurkitu sistema bat mundu osoa arautzen duena".
Zientzia arloko beste aurkikuntzen artean kolore espektroa dago, ikus dezakegula hemen argi zuri bat prisma baten barrutik pasatzen denean (Roger Bacon esan zuen bezala XIII. mendean); honek esaten du argia partikulekin sortuta dagoela eta konbektzio termiko batengatik airean dauden objektuen hozpen tasa deskribatzen du. Hortik kanpo, soinuaren abiadura bilatu zuen eta izarren jatorria aurkitu zuen. Fluxuen mekanikaren lehen deskribatzailea izan zen, biskositatearen lege bat eginez.